
Kirol honetan argi ikus daiteke indarra neurtzeko lehia, hortarako partaide bakoitzak txandaka edo batera harri bat ahalik eta aldi gehienetan bizkarreratu behar du. Harri mota ezberdinak daude: zilindrikoak, esferikoak, kubikoak edo laukizuzenak eta denak granitoz eginak; batzuk landuak daude heldulekuak edukitzeko beste batzuk ordea ez daude moldaturik harrijasotzaileen lana zailduz.