miércoles, 17 de marzo de 2010

Harri jasotzea


Kirol honetan argi ikus daiteke indarra neurtzeko lehia, hortarako partaide bakoitzak txandaka edo batera harri bat ahalik eta aldi gehienetan bizkarreratu behar du. Harri mota ezberdinak daude: zilindrikoak, esferikoak, kubikoak edo laukizuzenak eta denak granitoz eginak; batzuk landuak daude heldulekuak edukitzeko beste batzuk ordea ez daude moldaturik harrijasotzaileen lana zailduz.

Txinga-probak


Herri kirol honetan esku bakoitzean 50Kg-ko zamak eraman behar dira plaza batean ahalik eta joan etorri gehien eginez. Plazak 28m luze eduki behar ditu eta alde bakoitzeko marrak hanka batez zapaldu behar dira. Jokalari bakoitzak erabakitzen du erritmo eraman eta nahi duenean geldi daiteke, baina ezin ditu txingak lurrean utzi edota bere gorputzarekin lagundu.

viernes, 12 de marzo de 2010

Idi probak


Antzinako garraiobide erabilienetako bat gurdia zen, eta zama astunak eramateko idi pare batek egiten zuen tira aurretik. Euskaldunak oso lehiakorrak garenez, horretan ere txapelketak antolatzen genituen. Kirol berri bat sortu zuten, idi-proba edo idi-dema deiturikoa. Bertan idi pare batek pisu jakin bateko harri batetatik tira egin behar du eta plazan zehar joan-etorriak egitea da helburu nagusia.


Hona hemen lehiaketarako prestatzen ari diren baserritar talde baten bideoa.

Estropadak

Estropadak marinelek egiten zituzten baleak harrapatzeko, arpoia jaurti eta soka batekin baletik tira egiten zuten balea hil arte eta ondoren itsasontzi nagusira hurbiltzen zuten. Aintzinako ekintza hartatik bi kirol sortu ziren, estropadak eta sokatira.
Estropadetan, hamahiru arraunlarik eta patroiak hartzen dute parte talde bakoitzean. Lasterketa bat da, joan eta etorrikoa lehenengo iristen dena da irabazle.

jueves, 11 de marzo de 2010

Segalaritza



Segalaritza baserrietan praktikatzen zen abereentzako negurako belarra metatu eta gordetzeko.
Profesionalek ordu batean ahalik eta belar gehien ebakitzen, azkenean epaileak partehartzaile bakoitzak moztutako belar kopurua pixatzen du eta gehien moztu duenak irabaziko du.

Aizkolaritza


Kirol honek aintzinako ikazkinen arteko lehietan du jatorria, ordundik ez da asko aldatu eta helburua berbera da: Enbor kopuru jakin bat ahalik eta denbora gutxienean erdibitzea.
Modernizazioaren erruz egun gero eta jarraitzaile eta partehartzaile gutxiago dauka.

Sokatira

Euskal Herrian aintzinatik praktikatzen diren kirolen adibide garbia da sokatira. Egun profesionalki eta mundu mailan praktikatzen da.
8 pertsona daude talde bakoitzean eta helburua beste taldea erakartzea da, horretarako soka batetik tira eginez.
Hona hemen dudak argitzeko bideoa.

jueves, 4 de marzo de 2010


blog berri bat egiten ari gara, herri kirolei buruzkoa. Laister informazioz betetzen hasiko gara. Nahi baduzu zure iritzi, gomendio edo laguntza jarri dezakezu, eskertuko dizugu.